Blog honen bidez Gizarte Hezkuntzaren ingurukoak izan daitezkeen ikastaro zein hitzaldien lotura gunea egiteko asmoa dut. Bilbo eta Bizkaia mailan finkatuko naiz batez ere baina Euskal Herrian zein Espainiar estatuan ematen direnak ere agertuko dira.
Blog hau Gizarte Hezkuntza ikasten hari garenontzako erraminta lagungarri bat izatea espero dut, hala nola erabiltzaileek informazioa jasotzeko eta plazaretzeko aukera izango dute.

2009-10-28

BIDEO DOKUMENTALEN ERAKUSKETA


AZAROAK 4, ASTEAZKENA

19:30 Bolibia en pie.
Bolibian, guztiek egindako konstituzioa garatzen ari dira bete-betean. Bertan hain zuzen ere, herri indigenak onesten dira, eta, horrez gain, eskubideak ematen dizkiete.
Dokumental honetan, komunikatzaile kitxuen eta aimaren, kokalero afrobiliviarren eta ekintzaile txikitan zein guaranien lana ikusiko dugu, hau da, aldaketa bultzatu duen oinarri sozial anonimoaren lana.



20:15 Resistentes por la paz.
Bakearen kultura jakitera emateko ahalegin konprometituan, dokumental honek mundu zabaleko herrien iritzi eta esperientziak arakatzen ditu: Chicagoko lurraldea eta bizitza defendatzeko gizarte forora doazen adituak eta kolonbiako zein palestinako errealitate bortitzetan era baketsuan aurrera egiteagaitik bizitza arriskupean jartzen duten ekintzaile anonimoak.


AZAROAK 5, OSTEGUNA

19:30Un grito desde el Sahara.
Marokoko erregimen indarkeriaren eta nazioartearen axolagabekeriaren artean harrapatuta, Saharako herria modu baketsuan borrokatzen da, bere lurraldea eta subiranotasuna berreskuratzeko. Egoera jasanezin hori salatzeko, estabaida orokorra irekitzeko eta komunikabideetako bahitura ahusteko, Mundubat-eko talde batek herri horren errealitateadokumentatu zuen saharrarak bizi diren hainbat luraldetan.
Dena dela, okupatutako Mendeabldeko Sahara nabarmendu zuten euren artean. Giza eskubideekin konprometitutako zenbait ekintzaileren lekukotasunaren bidez, torturatu, espetxeratu eta isilarazi egiten duten erresistentzia ezezaguna ezagutuko dugu. Bien bitartean, Europa beste alde batera begira dago.

20:30 Despiertas
2005eko udazkenean, mundu bat-ek mendi arteko baserri baten elkartu zituen sei lagun, euren bizipenak parekatu zitzten. Antzekotasun bakarra zuten,: emakumea ziren. "Emakumeok esna gaude" topaketa horren kronika dokumentala da, eta mundu zabaleko emakumeen egunez eguneko borrokak ditu erispide. Baserrian garatutako elkarrizketek bederatzi herrialdetan lapurtutako historia txikiz zipriztindutako narrazioari ematen diote jarraipena.


AZAROAK 6 OSTIRALA

19:30 Chiapas y guatemala.
Chiapas eta guatemalari buruzko dokumental berriaren aurkezpena Unai Aranzadiaren eskutik. Giza eskubideen egoerari buruzkoa.

20:30 La jaula Palestina.
Palestinako kaiolak zuzenean eta zintzotasunez jorratzen du izen hipokritadun "segurtasun harresiaren" eraikuntzak nolako eragina edukiko duen Palestinako zein Israelgo biztanleen artean. Horretarako, protagonista, biktina eta arduradun edo ustezko onuradun guztien lekukotasuna agertzen da zintzan. Dokumental hau egin zenetik hainbat urte igaro diren harren, Palestinako egoerari buruzko dokumental hau gaurkotasun haundikoa daoraindik, zoritxarrez.


SARRERAK
dohakoak dira baina web horrian eskatu behar dira, edo telefonoz; 64.16.23.25.

LEKUA.
Capitol zinemak, Bilbo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario