Blog honen bidez Gizarte Hezkuntzaren ingurukoak izan daitezkeen ikastaro zein hitzaldien lotura gunea egiteko asmoa dut. Bilbo eta Bizkaia mailan finkatuko naiz batez ere baina Euskal Herrian zein Espainiar estatuan ematen direnak ere agertuko dira.
Blog hau Gizarte Hezkuntza ikasten hari garenontzako erraminta lagungarri bat izatea espero dut, hala nola erabiltzaileek informazioa jasotzeko eta plazaretzeko aukera izango dute.
Mostrando entradas con la etiqueta jardunaldiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jardunaldiak. Mostrar todas las entradas

2009-10-31

GIZA ESKUBIDEEI ETA ADINEKOEI BURUZKO JARDUNALDIAK


Adinekoen eskubideak eta gure gizarteari adinekoek egiten dizkioten ekarpenak jorratuko dira.
Jardunaldiaren helburu nagusia adinekoak eta giza eskubideak binomioaren alderdien inguruan gogoeta egitea izango da, bai nazioartean, bai tokian. Nazioartean Adinekoaren Eskubideen Deklarazio Unibertsala sustatzeko ekimenaren edukiek eta oinarriek, gure garaiko adinekoen beharrak ikusarazteko balioko dute hasteko, baita esparru guztietan zer-nolako ekarpenak egiten dituzten jakiteko ere. Nazioarteko ikuspegi hori tokian tokiko ekimenekin osotuko da. Hizlarien aurkezpena edinekoen eta giza eskubideen arteko konbinazioak sorturiko erronken inguruan gogoeta eta elkarrizketa sustatzeko abiapuntu izango da.

Antolatzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia.



HIZLARIAK
Carmen Marquez Carrasco, Sevillako unibertsitateko irakaslea
Jose Luis Elosua, Nagusilaneko lehendakaria

EGUNA
Azaroaren 4a

ORDUA
19:30

LEKUA
Sala Doctor Camino Aretoa
Abuztuaren 31 kalea, 36. Donostia

SARRERA
Dohakoa
Sarrera kopuru mugatua, erreserbak egiteko telefonoz; 902.12.22.93.