Blog honen bidez Gizarte Hezkuntzaren ingurukoak izan daitezkeen ikastaro zein hitzaldien lotura gunea egiteko asmoa dut. Bilbo eta Bizkaia mailan finkatuko naiz batez ere baina Euskal Herrian zein Espainiar estatuan ematen direnak ere agertuko dira.
Blog hau Gizarte Hezkuntza ikasten hari garenontzako erraminta lagungarri bat izatea espero dut, hala nola erabiltzaileek informazioa jasotzeko eta plazaretzeko aukera izango dute.
Mostrando entradas con la etiqueta lankidetza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lankidetza. Mostrar todas las entradas

2009-11-15

BERDINTASUN MERKATARITZAREN ASTEA

EGUNA
Azaroak 17tik 24era

LEKUA
Areatza inguruan, Bilbo.

ANTOLATZAILEAK
Bilboko Udaleko Berdintasuna, Kooperazioa eta Hiritartasuna Sailak

Bidezko Merkataritzan diharduten hamar gobernuz kanpoko erakundek bidezko merkataritza zer den eta mota horretako produktuak Hiriko zein lekutan aurki ditzaketen ikusgai jarriko dute.

Egunez eguneko egitaraua ikusteko sartu bilboko udalaeko web gunean.

2009-10-31

ESPILU ETA LEHIOAK

ESPERIENTZIA TRUKEA
Kolonbia - Euskal Herria errealitateari modu kritikoan erreparatzeko.
Hurbil zaitez eta ezagutu ezazu hainbat pertsona daudela jakintza eta praktikaren sare bat egiten, herritarrak kritikoak, alaiak eta proposamen zaleak izan daitezen.

Antolatzailea:
Circulo Solidario Euskadi

EGUNA
Azaroak 10, astartea

LEKUA
Rosetoia aretoan. Lan harremanen eskolako batzar-gela (Leoia)

SARRERA
Dohakoa, plaza mugatuak.
informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen.


http://www.youtube.com/watch?v=zyC1DDdSWy0